Ibai-gane Jatetxea
Ibai-gane Jatetxeko Sukaldea

Ibai-Gane Jatetxea

Sukaldaritza Tradizionala Ukitu Modernoarekin

Aspaldidanik, gure familiaren jarduna ostalaritzari estu-estu loturik izan da, izan ere, hiru belaunaldiz gure lurreko produktuen eskaintzarik onena egiten aritu izan gara. Egun ere, ibilbide horri jarraituz, gure aitite-amuman betiko errezetak ardatz izanda, saiatu gara egungo sukaldaritza berriaren onena gure betikoarekin bat egiten, beti ere, lehengo zaporeak galdu gabe.

Gure jatetxea bi solairukoa duzu, eta sarrera nagusitik barrura eginez gero, ezkerretara tabernarekin bat egingo duzu, 25 lagunentzako jantokia duena. Bertan, aste barruan, eguneko bazkaria dastatu ahal izango duzu.

Tabernan aurrera eginda, jantoki nagusia izango duzu, 60 mahaikideentzako, batez ere, kartara jateko erabiltzen duguna. Esatea ere, janleku hori inguruko paraje ederrari begira dagoela.

Azkenik, tabernatik eskaileretan behera eginez gero, 70 lagunentzako jangelarekin egingo duzu topo. Bertara sartzeko, kanpoko lorategitik dagoen sarrera ere erabil daiteke. Azken hori aproposena dugu umeekin joateko, lorategi ondoan atondutako haur-jolastokia dugu-eta.

Janariari dagokionez, arraina dugu gure kartako protagonista nagusia, nahiz eta sasoian sasoikoa egon, esaterako, uso paparrak txingartuta beraien saltsan, orein “chop”-a errexil-sagar eta gaztaina purearekin, perretxikoak...

Aipatzea ere, gure ardo-kartan antzematen dela Errioxako ardoen nagusitasuna, beste jatorrizko markak ere bere lekua duten arren. Gainera, ardoak bere onena gorde dezan, horretarako egokitutako ardandegia dugu.

Mahaia Erreserbatu

Ibai-Gane Jatetxean

Telefonoa: 94 684 13 59

Email-a: info@ibai-gane.com

Web-a: www.ibai-gane.com

Webgune honek cookiak erabiltzen ditu nabigazio esperientzia hobetzeko.